CHÂTEAU BELLEGRAVE
Pomerol
Bellegrave etxaldeak 8,5 hektarea mahasti ditu, %75 « Merlot » eta %25« Cabernet franc » mahats motek osatzen dutelarik, Pomerol sor-markaren hego-ekialdean kokatua da.
Lurra harri legarrez (hortik datorkio «belle grave» izena) hondarrez eta buztinez osatua da eta lurpea burdin oxidoz aberats da. Lur eta lurpe bikain horietaz gain, mikroklima paregabeak arnoen bikaintasuna egiten du.
Baina naturaren gaitasun ezohiko horiek pasiorik eta lur lantze biologikorik gabe ez lirateke aski.
Mahatsa eskuz bildu ondoren, mahats pikorrak ongi bereizi eta arinki zapatu eta, naturalki hartzituko dira tenperatura egokian atxikiak diren dupetan.
Hazkuntza, haritzezko upeletan egiten da, 20 bat hilabetez, botilatu aitzin.